XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaileen bertso emaitza Bertsolarien txapelketan epaile lanak bete behar dituztenek idatziz behintzat bertso txukunak egiteko gai behar dutela pentsatu izan dut beti.

Ez dakit gazteen txapelketan eta txapelketa nagusian epaile izan ohi diren guztiek bete lezaketen hori, agian ez, baina badira batzu, aurrez bertsolari ere izandakoak eta, idatziz ezezik, bapatean ere ongi egiten dutenak. Xabier Euskitze.

Azken hauek ditut aipagai gaurkoan.

Gure epaile zorrotz izan ohi diren batzuk kantari ere sumatu izan ditugu eta idatziz goi mailako direnak ere badira tartean.

Pello Esnal Aiarra da izatez, orain bertan bizi ez den arren.

Behin baino gehiagotan pasa behar izan dugu bere galbahetik gazteen txapelketan martirioa ezagutu dugunok.

Bat bateko aproba egiteko ausardia izan zuen behin, inoiz berari entzun izan diodanez, baina lehen aldiak kendu zion bigarren bat egiteko gogoa.

Nolanahi ere, oso goi mailakotzat dut nik Pello idatzizko lanean, hizkuntzaren ezagutza, akatsik gabeko neurria, umore pikaroa eta errima aberastasuna dituelarik arma nagusi.

Bertso paper sariketa mordoska bat irabazi izan du eta parte hartutako bakoitzean goiko puntan ibiltzen ohitua da.

Hona hemen adibide labur bat.

I. Soldadu ekarri naute herri arrotzera eguzkia ezaguna ez den laiotzera

Amets itolarrien hatzapar antzera gauaren iluna zait jausi bihotzera.

II. Urrun ditut lagunak, urrun dut maitea, urrun guraso eta etxeko atea.

Motza da lotzen nauen burnizko katea hau zulo honetatik ezin joatea.

III. Zerk ekarri ote nau herritik honaino pairatzera hainbeste ilunpe ta laino?.

Egia ote daiteke / hau nere maiteño, gizonago naizela lotan ernai baiño?.

IV. Jakin ote dezaket hautsez nora noan arma eskutan eta zakua lepoan.

Kanta ulertezinak zenbaiten ahoan nire herria eta nireak gogoan?.